martes, junio 03, 2008

Zer egin gauza hauek ekiditzeko?

Bulling-a arazo oso larri bat da nahiz eta jende asko ez den konturatzen. Guk gure alboan ikusten dugu mota askotako mesprezuak,irainak, kolpeak, baina batzuetan ez diogu benetako garrantzia ematen.

Nik kasu bat ezagutu nuen, neskatoa Maria deitzen zen. Mariak 10 urte edo edukiko zituen. Agian batzuentzat ez zaie oso gogorra irudituko kontatuko dudana baina berak oso txarto pasatu zuen.

Bere betiko lagunak baztertzen zuten. Koadrila guztietan beti dago lider moduko bat ez da? Ba oraingoan berdina gertatzen zen. Mariak ez zuen ezer egiten eta bere lagunak ez zituen mintzen ez jotzen …baina berak ez zekien zergatik bere lagunek bizitza ezinezkoa egiten zioten.

Egun batean patioan borobil bat egin zuten bere inguruan eta kantatzen hasi ziren, mesprezuko hitzekin eta errespetu gabeko esaldiekin. Pasilloetatik bultzatu egiten zuten, oina jarri eta bere atzetik berataz hitz egiten zuten. Beste batzuetan eskutitzak bidaltzen zizkioten mehatxatzen, bere familiari buruzko gauza txarrak jarriz…Gainera jende asko jarri zen haien alde eta Maria bakarrik geratzen joan zen.

Maria egunero etxera joaten zen negarrez eta bere amari kontatzen zion dena. Bere ama jadanik berataz oso kezkatuta zegoen, klasera joan nahi ez zuelako eta negarrez igarotzen zituelako egunak. Maria bakarrik sentitzen zen nahiz eta lagun batzuk bere alde egon. Eta haien esker jarraitu egin zuen bere bizitzarekin.

Maria pertsona ahula zen eta ez zen ausartzen inori ezer esaten. Horregatik bere lagunak berataz aprobetxatu egin ziren.

Agian Mariaren kasua ez da oso grabea izango baina zergatik agoantatu behar zuen egunero-egunero jendearen burlak eta mesprezuak berak ez bazuen ezer egin? Mariak 10 urte zituen bakarrik eta hain gaztea izanik bere bizitzako momenturik gogorrenetarikoak igaro zituen. Eta Mariari gertatu zitzaiona 16 urterekin gertatu izan balitzaio? Agian desberdina izango litzateke eta askoz grabeago. 16 urterekin indar askoz gehiago dutelako eta intentzio txarragoak ere.

Bulling-a ekiditzea oso zaila da, beti egongo delako norbait lider bezalakoa izango dena eta besteak txarto ez geratzearren jarraitu egiten diotenak. Baina guztiok gure partetik jartzen badugu eta lider horiek bere lekuan jartzen baditugu segur aski mundua aldatu ahal izango dugula.

Mariak, ez zuen ezer egin. Urteak igaro egin ziren eta min guzti hori egin zioten pertsonak orain bere lagun minak dira. Jendea aldatu egiten da, baina horretarako guztiok jarri behar dugu gure partetik.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

My dad has been writing a book precisely on point with this blog, I have emailed him the web address so perhaps he could pick up a couple pointers. Fantastic Job.
You nicely summed up the issue. I would add that this doesn’t exactly concenplate often. xD Anyway, good post…

Anónimo dijo...

top [url=http://www.c-online-casino.co.uk/]uk bonus casino[/url] check the latest [url=http://www.realcazinoz.com/]casino online[/url] unshackled no store bonus at the best [url=http://www.baywatchcasino.com/]casino compensation
[/url].