jueves, junio 05, 2008

LAGUN BATEN ISTORIOA

Bakerako urratsak izeneko proiektu honetako ekintzak egiterakoan, lagun bat burura etorri zait. Nire lagun honek hiru urte zeramatzan bere aitaren jipoiak jasatzen eta bere amari eta ahizpari ematen zizikienak ere. Horretaz aparte, bere aitak oso erantzun bortitzak eta eraso psikologikoa egiten zion.
Hasieran, nire laguna oso triste ibiltzen zen eta ez zuen ia hitzik esaten; ez zuen lorik egiten eta azterketak penkatzen hasi zen. Askotan galdetzen nion ea zer gertatzen zitzaion baina ez zidan inoiz erantzuten, egun batean lehertu egin zuen arte. Dena kontatu zidanean, nire laguntza eskaini nion eta berarekin negoen momentu guztietan alaitzen ahalegintzen nintzen.
Azkenean, amak, nire lagunak eta ahizpak salaketa jartzea erabaki zuten eta aitak hori egin nahi zutela jakin zuenean, barkamena eskatu zien baina ez ziotenez barkatu, etxetik joan zen denboraldi batean. Gutxi gorabehera hiru hilabete pasa eta gero, berriro etxera bueltatu egin zen eta hortik aurrera oso ondo konpontzen dira.
Aita kaletik ikusten dudan bakoitzean, dardara bat sentitzen dut guztia gogoratzean baina orain nire laguna pozik bizi da eta ni berataz pozten naiz.

No hay comentarios: