lunes, junio 09, 2008

ALABArekin batera, FAMILIA eta HERRITARRAK GALDU NITUEN

Orain dela bost urte, nire alaba galdu nuen. Apirilaren 5a zen, larunbatero nire senargaia eta ni ordu batetan bere bila gindoazen; baina, aurreko egunean 17 urte bete zituenez bera bakarrik etortzeko baimena eman genion. Gau artan ez zen etxera bueltatu.
Gau osoa bere bila aritu ginen aita, polizia, Alaitzen lagunak eta ni. Ez gaua bakarrik, eta hurrengo egun osoan zehar ere;baina, ez genuen bera aurkitu, ez genituen ezta aztarnarik ere ez ikusi eta ez genuen ezta gorpurik antzeman. Momentu horretan pentsamenduan nuen bakarra honako esaldi hau zen: “ Agur maitea ezin izan duzu bizi beharreko guztia bizi;baina, beharbada orain, 17 urte hauek baino hobeto pasatuko duzu. MAITE ZAITUGU. ”
Guk ez genekien gertatutakoa; baina, ni banekiena hilik zegoela zen. Alaitz ondo ezagutzen nuen eta oso pertsona obedientea zen. Edozertarako dei egingo zukeen eta nik ez nuen horrelakorik jaso gau hartan.
Bi hilabete geroago, gorpua aurkitu zuten, ondoko baserritarren lurretan lurperaturik zegoen.
Nor izan da kapaz 17 urteko neska bat hiltzeko? Zer da burutik pasa al zaizuna horrelako krimen bat eratzeko?
Hori ez zen guztia, ez genuen jakin nork hil zuen, ezta nola hil zuten baina, niri burutik pasatzen zitzaidana honako hau zen: Norbait hil baduzu zergatik ez aurpegia eman eta errudun aurkeztu? Non dago neskatxa honen familia guztia? Eta herritarrak?
Nik ez dut inolako arrangurarik inorengan, nire alaba zelako eta ni bizi behar dudalako bere hilketa, desagerketa eta norbaiten falta. Ez ni bakarrik, baizik eta alabaren aita eta lagunak ere. Beste pertsona guztiek ez zuten ezer egin, ez dut ezkatzen zerbait egitea;baina, gutxienez dei bat esanez, “nola zabiltzate? Sentitzen dut. Edozertarako hemen nauzue” Ez genuen ezta dei bat ere ez jaso ezta familiakoen aldetik ezta herritarren aldetik ere ez. Kaletik, erosketak egiterakoan… askok aurpegia makurtzen zuten ezer ez esateko eta beste askok agurra egin ezer gertatu ez balitz bezala. Baina, ni alba barik nengoen.
Niri berdin zait laguntzarik ez edukitzea ni bakarrik, nire senarrarekin eta lagunen laguntzaz ondo asimilatu ahal izan dudalako; baina, ez zaidana gustatu, aurten egin dutena da. Hil zenean, inor ez zen axolatu, bost urtetan zehar inori ez zaio ezer importa; baina aurten zer? Aurten pentsa egin dugu eta omenaldi bat egin dugu ezta? Ba ni ez nuen horrelakorik behar, nik nahiko ondo sentitzen naizelako eta benetako laguntza behar nuen momentuan horietako inork nire ondoan egon ez zelako.
Alaba galdu eta berarekin familia eta herrikoekin kontaktuak galdu ditut. Ez ni haiei gorrotoa diedalako; baizik eta, haiek nigana ez direlako ezta hurbiltzen ere.

3 comentarios:

BHI Basauri dijo...

uffff... benetan unkigarria zure kontakizuna, asmatutakoa izateagatik, ez horregatik irreala. Musu bat, Amaia

gotzon dijo...

Bizitzan opari asko jaso dut, topatu ditudan pertsonak eta aukerak... eta horien artean zure ekarpena. Neska, zenbat ikasi duzun!, ze ondo laburtu duzun landu dugun dena eta nola erabili dituzun gakorik inortanteenak beste egoera batetan. Begira, ostegunean zabaldu nuen bloga eta lotara joan nintzen eta ezin lorik egin, zure istoria nuen buruan; lankideei eskatu nien laguntza, ostiral osoan bileretan eta buelta bueltaka, zeuen irakasleari, Amaiari, deitu eta orain bai, orain ikusten dut...asmatutakoa baina ERREALA. Nik bizi izan dut istoria eta sentimendu hauek izan ditut: gogorra den egoerak bildurra eman dit, orain zer esango diot ama honi...,bildurra eta ezintasuna...baina martxan jarri naiz, ama horrengana hurbildu behar nintzen eta eskerrak eman, eskerrak eman ausarta izan delako, bere bihotza zabaldu egin digulako, eskerrak eman eta bertan egon, ondoan, laguntzeko. Baina berriro ere sentitu dut ez dakidala egiten, bildurra diodala hurbilketa horri. Eta oso gauza polita ere deskubritu dut prozesuan (lagun batek eman zidan pista) esperientzia gogor baten aurrean bakoitzak modu pertsonal, diferente batean erantzuten duela; askotan txarto, ez oso modu zuzenean, askotan mina egiten diogu besteari. Baina gero, denborarekin, gauzak bere lekura itzul daitezkeela; jendeak mina egin zizun agian, askotan, nahi gabe, besterik ez zekielako egiten agian, baina denborarekin berriro ere hurbiltzen dela zugana eta parkamena eskatzen dizula. Beno, ba hori, denbora behar dugula, denbora gauzak barneratzeko, beste irtenbideak bilatzeko GUZTION ARTEAN, BATERA, INDARRAK BATZEN SUFRIMENDUAREN AURREAN.

Anónimo dijo...

titles pillohard kapoorcs counteract share subversive blds triad expert orzeku subsubmenu
masimundus semikonecolori