lunes, junio 09, 2008

BAKE URRATSAK

http://www.flickr.com/photos/victorgil84/2471180734/
http://www.flickr.com/photos/victorgil84/

BAKE URRATSAK

Gu DBH 4.mailako B-ko ikasleak “bake urratsak” programa lantzen egon gara gure eskolako azken 3 hilabete honetan. Bi bloke desberdin landu ditugu metodo berezien bidez, giza eskubideak eta biktimen esperientziak. Orain arte, ikusi, ikasi eta sentitu duguna zuengana iristea da gure helburua. Gizarte era berritu bat oinarritzat hartuta, mundu hobeago bat lortzeko, bertan, askatasuna, berdintasuna eta bizitza gure ipar izanik.

Giza eskubideak:

Giza eskubideen esparruan, giza eskubideen “alfombra”-rekin egin dugu lan, bertan, giza eskubide garrantzitsuenak, hau da, lehen mailakoak (askatasuna, berdintasuna eta bizitza) argazki edo irudi desberdinekin identifikatu eta sailkatu behar genituen. Alfombra honen helburua giza eskubideen “etxea” osatzea zen, bakearen hazia. Argazki edo irdui hauek, beren lekuetan kokatu ondoren, etxearen oinarria egina genuen. Baina, amaitzeko etxearen teilatua osatu behar izan genuen, giza eskubideen inguruko testuak giza eskubide bakoitzarekin lotuaz.

“Teniseko partida” bat ere jokatu dugu, baina oraingoan gure pilota, giza eskubideen buruzko iritzi desberdinak ziren. Irakasleak, esaldi bat irakurtzean, sare ikustezinaren alde batean edo bestean jarri behar ginen gure iritziaren arabera. Horrez gain, gure iritzia argumentatuaz sarearen beste aldekoak konbentzitzen saiatu behar ginen, eta iritzia aldatzearekin batera gure posizioa aldatzen genuen.

Ariketa hauei esker, giza eskubideak identifikatzen eta errespetatzen ikasi dugu eta hauengandik borrokatuz, biolentziara inoiz jo gabe, etorkizun justu, baketsu eta zoriontsua lortzea da gure utopia.

Biktimen esperientziak:

Biktimen esperientzien esparruan, bi biktimen testigantzak entzuteko aukera izan dugu. Horietako bat, talde terrorista batek erahildakoaren anaiak azaldu zigun era poetiko batean, bertan hil zuten pertsonaren azkenengo bizipenak, emozioak... gurekin elkarbanatu ditu. Bigarren biktima estatuak sortutako talde terrorista batek hil zuen, eta familian bizitakoa, bere arreba gazteena kontatzen digu.

Bi testigantza hauen bidez, gure bihotzak bigundu egin dira, lehenengo aldia baitzen horrelako gai garrantzitsuen aurrean hausnarketa sakon bat egiten genuena, oso gutxi izan baikara pribilegio honekin batera gizartearentzako tabu diren gaiak lantzeko aukera izan dugunak. Ez da, entzumen soil bat izan, asko landu dugu empatia, hau da, besteen azalean jartzeko gaitasuna. Enpatiari esker, pertsonagoak izaten lagundu digu. Biktimak alde batekoak zein bestekoak izanda ere, danak biktimak direla eta hauek gu guztion laguntza behar dute, esperientzia gogor horri aurre egiteko. Honen alde, lana egiten ari den pertsona bat, Arantxa Lasa da (bigarren biktima). Honen testigantzan zerbait bereiziki inpaktantea aurkitu dugu. Bere bizitzan zehar jasandako tortura eta zoritxar guztien gainean zapalduz, aurrera jarraitzeko inadarra hartu du eta istorio honek guztiak elkartasuna, bizi eta lantzera eraman du beste familiekin elkartzera. Eta bere ametsa elkartasun honekin lore eder, distiratsu bat egitean denen artean, non lore handi horretatik kanpora aterako den esperantza, poza, bizitzeko gogoa... Eta horrek eman dio indarra aurrera egiteko.


ESPERIENTZIA PAREGABEA IZAN DA!!!

ESKERRIK ASKO!!!
4. mailako ikasleak

1 comentario:

gotzon dijo...

Mila esker zeuen ekarpenagatik. Argazkiak bidali eta jarriko ditugu, ok?
Segi ongi!