martes, junio 10, 2008

*],,maiiaLen nd paula,,[* GeuRe testiiGantzak




Kaixo LaGunok !!!




Gu Maialen eta Paula gara eta Mendebaldea ikastetxean ikasten dugu. Gaur gure Etikako eta sexuko andereñoak hona sartzeko gonbidapena egin digu gure pentsaerak eta azken aldi hontan bizitako esperientziekiko sentimenduak hemen kontatu ahal izateko. Eta guk bitan pentsatu gabe hemen gaude lerro batzuk idazten eskerrak emanez emandako aukera on honengatik.




Lehendabizi egin genuen ariketa Sagu eta Katuarena izan zen; erlajazio ariketa. Ariketa haren bidez beste pertsona batzuen azalean jartzen ikasi genuen beraien sentimenduak eta pentsaerak jakin ahal izateko eta horrela, beste ikuspuntu batetik begiratuta, ez genuen berdin pentsatzen eta ulertu egiten genituen gure iritzi bera ez zuten pertsonak. Gainera, une polit eta lasaigarria bizitzeko aukera zan genuen !!! =)




Ondoren, Arantza eta Bagliettoren testigantzak entzun genituen irrati bidez eta oso unkigarriak izan ziren. Hauetan, beraiek bizitako une lats eta gogorrak kontatu zizkiguten. Guk, oso gustura entzun genituen baina ezin izan genuen beraien sentimenduak erabat guk bizi edo, irratiz kontatua baitzen. Eta gure ustez, pertsonak berak azaltzen dizikigu hobeto honelako esprezioak. Baina asko pozten gara beraien istorioak entzun ahal izateaz eta oso pozik sentitzen gara indartsu sentitzen direlako gelditzen zaien bizi honen aurrean. Aurrera egiteko ahalmena dutelako.






Azkenik, antzerkiaren bidez beraien istorioa hurbilago sentitu ahal izan genuen eta beraiekin momentu horiek konpartitzean oso gustura sentitu ginen egindako lanarekin.






Benetan, eskerrik asko hemandako aukeragatik eta zuen ondoan bizi ahal izandako uneakgatik.










Maialen eta Paula 4.C- ko ikasleak,,

No hay comentarios: