jueves, junio 12, 2008
adierazpen askatasuna
Musu bat infernu horretatik pasatzera behartu zituzten langile eta familia guztiei eta besarkada handi bat oraindik adierazpen askatasunean oinarritzen den jende ezberdin eta bakezaleari
martes, junio 10, 2008
Eskerrak eman nahi ditut
Eta bestetik eskerrak eman nahi diet programa sortu eta aurrera atera duen lan-taldeari, sortzailerik gabe, aurreko lanik gabe hau ezinezkoa izango baitzen.
Bueno agur bero bat eta ondo pasa uda.
Eskerrik asko denoi zuen lanagatik.
antzezlana
hauek testigantzari buruzko antzerki bat antzeztu ziguten.
honetan, gelakideok parte hartu genuen. lehenengoa, gizon batek antzeztutakoa, nahiko gogorra izan zen. anaia galdu zuenaren pertsonaiarena egiten zuen. ondoren geuk lagundu behar izan genion. horretarako emakuemeak lagundu egin gintuen. emakume horrek ere antzeztu zuen bere lana. mutil desagertu baten arrebarena egiten zuen. kontatzen zuen berak 16 urte ingururekin neba galdu zuela, eta urte batzuk beranduago hilda aurkitu zutela. benetan gogorrak izan ziren bi antzezlanak. gainera publikoa antzezlanean sartzen ahalegintzen ziren.
Uxuneren iritzi zorrotza!!!!!!
Gure partaidetza antzerkian
Kaixo! 4.B-ko ikasleak gara eta antzerkiari buruzko iritzia utzi nahi dugu zuek irakur dezazuen.
Oso interesgarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen.Gogorra izan zen testigantzak entzutea,baina,haien lekuan jarri ginen.Gogorra izan zen arren,asko ikasi genuen.Aktore-aktoresak oso ondo egin zuten lana eta oso sinesgarria izan zen,ondo sartu ziren paperean.Horrelako gauza gehiago egin beharko litzateke asko ikasten delako eta oso dibertigarria delako.
Espero dugu hurrengo urteetan horrelako gauzak egiten jarraitzea eta hurrengo urtekoek gu bezain ondo pasatzea.
Muxu asko!!Hurrengora arte!!!
Agur
[[Yara/Aini]]
Garoa, Aroa eta Ana
kaixo jentecilla!!
ba emen gaude antzerkian ateratako argazki bat usteko. argazki honetan antzerkia ikusten ari gara; arantzaren eta pedro mariren testigantzak entzuten. gero parte hartu genuen eta nahiko interesgarria izan zen guztien iritziak eta pentsatzeko erak entzutea. Oso ondo transmititu ziguten biktimen familiak sentitzen zutena eta zein gogorra izan den guztia haientzat ikusi genuen guk parte hartu genuenean. Pixka lokartuta geunden gutxi lo egiteagatik gero historiako azterketa genuelako. Hala ere, hor egon ginen.
Antzerkia 4b-dc
Antzerki honetan gauza asko ikasi genituen.Lehenengo,gure pentsaerak eta emozioak kanporatzera ikasi genuen.Gero, argudiatzen eta besteen ideiak asimilatzera ikasi genuen.
Antzerkia oso interesgarria izan zen eta benetan erralista izan zen.Antzerkilariak bikainak izan ziren.
Oso istorio tristreak izan ziren eta esperientzia berezia izan zen guztiontzat.
Besterik gabe, esan nahi duguna da oso ondo pasatu genuela.
Agur bero bat.
Elkarbizikaren bukaera
Jilooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo
Pedro eta Arantxarena pixkat gogorra izan zen eta beraien gorpuetan jarri ginen eta nabaritu genuen beraiek zein txarto pasatu zuten.
Antzerkia
Oso interesgarria izan zen beren lekuetan jartzeak eta halako esperientziak sortzen duena esperimentatzea, guri asko gustatu zitzaigun, baina klasean ere gauza pila egin genituen eta egin beharrezko klaseak galdu genituen ariketa horiek egiteko. Hori ez zitzaigun bat ere gustatu, ez gaude ados.
antzerkiaren inpresioa
ANTZERKIA ETA SAGUA ETA KATUA
Terrorismoaren tailerra egin genuenean ere ikusi genuen nahiz eta benetazko pertsonaiak ez izan nola sentitu ziren hori gertatu zenean,zer sentitu zuten, zer behar zuten...
Bueno amaitzeko esatea oso ondo dagoela ikas zentruetan horrelako ekintzak egitea benetako errealitatea nolakoa den ikusteko.
Elkarbizitza plana (II)
LaUrA EtA iiRaTii
KaTua EtA sAGUaReN jolasa edo erreflexio moduko orii
beste mundu bat baloratzeko eta joateko balio zitzaigun.bestearen lekuan jartzeko balio egin zaigu,empatia eukitzeko bidearen hasiera izan zen.
KaSeTaReNa bidez entzundako istorioa egora aztertzeko aukera egokia izan zen,baina teatroaren aurkezpena eta guk horren partehartzaileak izatea azkoz gehiago lagundu zigun egoera guztiz ulertzeko eta enpatia izateko:bere sentimenduak ulertu genituen baita bizitzen ari ziren egoerak.
InDAarKerIIa jasan gabe eta egin gabe bizitzea ikasi;besteak eRReSPeTAtZeA.
{MuXu PiiLaa}*
sagua eta katua
*],,maiiaLen nd paula,,[* GeuRe testiiGantzak
...
mendebaldeko bi ikasle gara eta esango dugu zer iruditu zaigun egindako ekintzak. Lehenengoa katua eta saguarena, ondo pasatu genuen lurrean etzanda egon ginelako eta ez da oso normala hori klasean egitea eta horretaz aparte bestearen lekuan jarri ginen. Bigarrena, kasetarekin testigantzak entzun genituenean, ondo baina gehiago transmititu ziguten antzerkiarekin.Gure ustez hoberena antzerkia izan zen gure iritziak eman genituelako eta beste pertsona batzuen zoritxarrak ezagutu genituelako, eta honekin gaizki pasatzen zutela konturatu ginen.besterik gabe ondo jarraitu.
ANTZERKIA
lunes, junio 09, 2008
ALABArekin batera, FAMILIA eta HERRITARRAK GALDU NITUEN
Gau osoa bere bila aritu ginen aita, polizia, Alaitzen lagunak eta ni. Ez gaua bakarrik, eta hurrengo egun osoan zehar ere;baina, ez genuen bera aurkitu, ez genituen ezta aztarnarik ere ez ikusi eta ez genuen ezta gorpurik antzeman. Momentu horretan pentsamenduan nuen bakarra honako esaldi hau zen: “ Agur maitea ezin izan duzu bizi beharreko guztia bizi;baina, beharbada orain, 17 urte hauek baino hobeto pasatuko duzu. MAITE ZAITUGU. ”
Guk ez genekien gertatutakoa; baina, ni banekiena hilik zegoela zen. Alaitz ondo ezagutzen nuen eta oso pertsona obedientea zen. Edozertarako dei egingo zukeen eta nik ez nuen horrelakorik jaso gau hartan.
Bi hilabete geroago, gorpua aurkitu zuten, ondoko baserritarren lurretan lurperaturik zegoen.
Nor izan da kapaz 17 urteko neska bat hiltzeko? Zer da burutik pasa al zaizuna horrelako krimen bat eratzeko?
Hori ez zen guztia, ez genuen jakin nork hil zuen, ezta nola hil zuten baina, niri burutik pasatzen zitzaidana honako hau zen: Norbait hil baduzu zergatik ez aurpegia eman eta errudun aurkeztu? Non dago neskatxa honen familia guztia? Eta herritarrak?
Nik ez dut inolako arrangurarik inorengan, nire alaba zelako eta ni bizi behar dudalako bere hilketa, desagerketa eta norbaiten falta. Ez ni bakarrik, baizik eta alabaren aita eta lagunak ere. Beste pertsona guztiek ez zuten ezer egin, ez dut ezkatzen zerbait egitea;baina, gutxienez dei bat esanez, “nola zabiltzate? Sentitzen dut. Edozertarako hemen nauzue” Ez genuen ezta dei bat ere ez jaso ezta familiakoen aldetik ezta herritarren aldetik ere ez. Kaletik, erosketak egiterakoan… askok aurpegia makurtzen zuten ezer ez esateko eta beste askok agurra egin ezer gertatu ez balitz bezala. Baina, ni alba barik nengoen.
Niri berdin zait laguntzarik ez edukitzea ni bakarrik, nire senarrarekin eta lagunen laguntzaz ondo asimilatu ahal izan dudalako; baina, ez zaidana gustatu, aurten egin dutena da. Hil zenean, inor ez zen axolatu, bost urtetan zehar inori ez zaio ezer importa; baina aurten zer? Aurten pentsa egin dugu eta omenaldi bat egin dugu ezta? Ba ni ez nuen horrelakorik behar, nik nahiko ondo sentitzen naizelako eta benetako laguntza behar nuen momentuan horietako inork nire ondoan egon ez zelako.
Alaba galdu eta berarekin familia eta herrikoekin kontaktuak galdu ditut. Ez ni haiei gorrotoa diedalako; baizik eta, haiek nigana ez direlako ezta hurbiltzen ere.
BAKE URRATSAK

http://www.flickr.com/photos/victorgil84/
BAKE URRATSAK
Gu DBH 4.mailako B-ko ikasleak “bake urratsak” programa lantzen egon gara gure eskolako azken 3 hilabete honetan. Bi bloke desberdin landu ditugu metodo berezien bidez, giza eskubideak eta biktimen esperientziak. Orain arte, ikusi, ikasi eta sentitu duguna zuengana iristea da gure helburua. Gizarte era berritu bat oinarritzat hartuta, mundu hobeago bat lortzeko, bertan, askatasuna, berdintasuna eta bizitza gure ipar izanik.
Giza eskubideak:
Giza eskubideen esparruan, giza eskubideen “alfombra”-rekin egin dugu lan, bertan, giza eskubide garrantzitsuenak, hau da, lehen mailakoak (askatasuna, berdintasuna eta bizitza) argazki edo irudi desberdinekin identifikatu eta sailkatu behar genituen. Alfombra honen helburua giza eskubideen “etxea” osatzea zen, bakearen hazia. Argazki edo irdui hauek, beren lekuetan kokatu ondoren, etxearen oinarria egina genuen. Baina, amaitzeko etxearen teilatua osatu behar izan genuen, giza eskubideen inguruko testuak giza eskubide bakoitzarekin lotuaz.
“Teniseko partida” bat ere jokatu dugu, baina oraingoan gure pilota, giza eskubideen buruzko iritzi desberdinak ziren. Irakasleak, esaldi bat irakurtzean, sare ikustezinaren alde batean edo bestean jarri behar ginen gure iritziaren arabera. Horrez gain, gure iritzia argumentatuaz sarearen beste aldekoak konbentzitzen saiatu behar ginen, eta iritzia aldatzearekin batera gure posizioa aldatzen genuen.
Ariketa hauei esker, giza eskubideak identifikatzen eta errespetatzen ikasi dugu eta hauengandik borrokatuz, biolentziara inoiz jo gabe, etorkizun justu, baketsu eta zoriontsua lortzea da gure utopia.
Biktimen esperientziak:
Biktimen esperientzien esparruan, bi biktimen testigantzak entzuteko aukera izan dugu. Horietako bat, talde terrorista batek erahildakoaren anaiak azaldu zigun era poetiko batean, bertan hil zuten pertsonaren azkenengo bizipenak, emozioak... gurekin elkarbanatu ditu. Bigarren biktima estatuak sortutako talde terrorista batek hil zuen, eta familian bizitakoa, bere arreba gazteena kontatzen digu.
Bi testigantza hauen bidez, gure bihotzak bigundu egin dira, lehenengo aldia baitzen horrelako gai garrantzitsuen aurrean hausnarketa sakon bat egiten genuena, oso gutxi izan baikara pribilegio honekin batera gizartearentzako tabu diren gaiak lantzeko aukera izan dugunak. Ez da, entzumen soil bat izan, asko landu dugu empatia, hau da, besteen azalean jartzeko gaitasuna. Enpatiari esker, pertsonagoak izaten lagundu digu. Biktimak alde batekoak zein bestekoak izanda ere, danak biktimak direla eta hauek gu guztion laguntza behar dute, esperientzia gogor horri aurre egiteko. Honen alde, lana egiten ari den pertsona bat, Arantxa Lasa da (bigarren biktima). Honen testigantzan zerbait bereiziki inpaktantea aurkitu dugu. Bere bizitzan zehar jasandako tortura eta zoritxar guztien gainean zapalduz, aurrera jarraitzeko inadarra hartu du eta istorio honek guztiak elkartasuna, bizi eta lantzera eraman du beste familiekin elkartzera. Eta bere ametsa elkartasun honekin lore eder, distiratsu bat egitean denen artean, non lore handi horretatik kanpora aterako den esperantza, poza, bizitzeko gogoa... Eta horrek eman dio indarra aurrera egiteko.
ESPERIENTZIA PAREGABEA IZAN DA!!!
ESKERRIK ASKO!!!
4. mailako ikasleak
domingo, junio 08, 2008
Bakerako urratsekin ikasitakoa
Guztiok pixkatxo bat gehiago arduratuko bagina lagunen arazoetaz, arazo gutiago egongo zirela pentsatzen dut. Baina hau, nire iritiz soilik da, besterik ez.
Agur lagunok, ondo pasa! Urbi institutua, Mikel Aingeru 4º-B
jueves, junio 05, 2008
LAGUN BATEN ISTORIOA
Hasieran, nire laguna oso triste ibiltzen zen eta ez zuen ia hitzik esaten; ez zuen lorik egiten eta azterketak penkatzen hasi zen. Askotan galdetzen nion ea zer gertatzen zitzaion baina ez zidan inoiz erantzuten, egun batean lehertu egin zuen arte. Dena kontatu zidanean, nire laguntza eskaini nion eta berarekin negoen momentu guztietan alaitzen ahalegintzen nintzen.
Azkenean, amak, nire lagunak eta ahizpak salaketa jartzea erabaki zuten eta aitak hori egin nahi zutela jakin zuenean, barkamena eskatu zien baina ez ziotenez barkatu, etxetik joan zen denboraldi batean. Gutxi gorabehera hiru hilabete pasa eta gero, berriro etxera bueltatu egin zen eta hortik aurrera oso ondo konpontzen dira.
Aita kaletik ikusten dudan bakoitzean, dardara bat sentitzen dut guztia gogoratzean baina orain nire laguna pozik bizi da eta ni berataz pozten naiz.
ENPATIA ONA ALA TXARRA???
Zure lagun bat txarto sentitzen denean,kontatzen dizunean nola sentitzen den eta bere pentsaera badakizunean ondo legoke bere lepoan jartzea, hobeto ulertzeko eta konponbidea bilatu ahal izateko.gainera,ez dauka bakarrik zure lagunari konponbidea bilatzen, berak ikusterakoan saiatzen zarela, berarekin zadela...hobeto sentituko da.
Beste kasu batean,ez zaizu merezi, ado hala uste dut.Hori sentitzen dut, zeren ez zaizu merezi, min gehiago sentituko duzulako.
Zure familiako batek indarkeria psikologokoa egiten dizunean urteetan zehar, eta gainera ez zuri bakarrik, zure albokoei era.Konponbidea daukazunean,nola pertsona horri ez zaionez guztatzen egiten du zerbait, batzuetan gauza batzuk beste batzuetan beste batzuk,eta gertaera hori mina izugarria sentiarasten dizu.
Zeratrako balio zaizu pertsona horren arrazoiak jakitea?ulertzeko zergatia?Baina, agian min gehiago sentiarazten zaitu.Zure buruak galderak ditu eta erantzunak nahi ditu , baina nire ustez, batzuetan hobeto da ez ulertzea eta galderak eukitzea, zeren eta erantzunak izan arren mina handiagotu da eta geroago galdera gehiago sortuko dira.
Arrazoi horiengatik esaten dut enpatia ondo dagoela kasu batzuetan bakarrik.Baina, pentsatzen baduzuazaldutako kasuak ez dira berdin, lehengo kasuan mindutako lagun batekin duzu enpatia baina bigarrenean,berriz,mina egiten duenarekin enpatiaz hitz egiten dut.
Ez da berdina mina zuri egitea ado zuk mina beste bati egitea.
Indarkeria psokologikoaren adibidea jarri dut baina beste adibide asko jarri daitezke.Adib: bortzaketa,Arrazismoa, enprsetako bulling-a ...
Hau izan da guztia
MXX GUZTIOI
BAKERAKO URRATSAK
Bakerako urratsak "proiektua"bukatu dugu dagoeneko, eta zer ikasi dugu honekin?
Nik gutxienez gauza pilo ikasi ditut, esate baterako, besteen arazoak hobeto ulertzen eta terrorismoari buruz zenbait gauzatxo.
Besteen arazoak ondo ulertzeko bere lekuan ipini behar gara eta horri enpatia deritzogu. Enpatia erabiltzea oso garrantzitsua dela uste dut, eta batzuetan, lagun bat txarto baldin badago eta oso elkartuta baldin bazaudete bera bezala sentitzea lor dezakezu eta hori elkarri laguntzeko balio izango du. Horregtik eta beste gauza askogatik enpatia landu ditugun gauzetatik garrantzitsuenetarioa iruditu zait, nahiz eta jendeak nik uste dudan moduan ezin daitekeela norbaitengan mentalki hain hurbil egon pentsatzen duen...
Besterik gabe. Agur
Eider del Molino
A.P.T/ GURE HERRI MAITEAREN ARAZOAK
benetako bakerako urratsak emango ditugu euskal herrian marko demokratiko bat daukagunean, herrian eta herritarrengatik eraikita. Baina hori bai salbuespen egoera albo batean utzita zeren ohituak gaude euskal herriaren parte bat mutuak uztea eta haien hitza ez entzutea. Ere bai kontuan izan behar dugu herriak zer nahi duen, adibidez autodeterminazioa. Eskubide bat da eta guri nazio moduan kendu digute. Inposatutako proiektuei buruz ere hitz egingo dut. Pil pilean daukagu super sur eta A.H.T-ren obrak. Inpaktu bisual izugarriak izango ditu hainbat lekuetan, gure mendi maiteak akabatuko ditu, diru pila bat gastatuko da ( hainbat talde politiko diotenez ez, baina hori guztia iruzurrak dira), zubi erraldoiak egingo dira, informazio falta daukagu eta gainera jarraitzen dute esaten ona izango dela gure sozietatearentzako. Nik jende horretako bakarrik daukat hitz bat esateko haiei buruz: INPOSATZAILEAK!!!!!!!!
Bueno horrela jarraitu dezaket hainbat orri bete arte gure herriaren arazoei buruz, zoritxarrez.
Gora euskal herria askatuta!!!!!
Gora ezker abertzalea!!!!!
martes, junio 03, 2008
Zer egin gauza hauek ekiditzeko?
Bulling-a arazo oso larri bat da nahiz eta jende asko ez den konturatzen. Guk gure alboan ikusten dugu mota askotako mesprezuak,irainak, kolpeak, baina batzuetan ez diogu benetako garrantzia ematen.
Nik kasu bat ezagutu nuen, neskatoa Maria deitzen zen. Mariak 10 urte edo edukiko zituen. Agian batzuentzat ez zaie oso gogorra irudituko kontatuko dudana baina berak oso txarto pasatu zuen.
Bere betiko lagunak baztertzen zuten. Koadrila guztietan beti dago lider moduko bat ez da? Ba oraingoan berdina gertatzen zen. Mariak ez zuen ezer egiten eta bere lagunak ez zituen mintzen ez jotzen …baina berak ez zekien zergatik bere lagunek bizitza ezinezkoa egiten zioten.
Egun batean patioan borobil bat egin zuten bere inguruan eta kantatzen hasi ziren, mesprezuko hitzekin eta errespetu gabeko esaldiekin. Pasilloetatik bultzatu egiten zuten, oina jarri eta bere atzetik berataz hitz egiten zuten. Beste batzuetan eskutitzak bidaltzen zizkioten mehatxatzen, bere familiari buruzko gauza txarrak jarriz…Gainera jende asko jarri zen haien alde eta Maria bakarrik geratzen joan zen.
Maria egunero etxera joaten zen negarrez eta bere amari kontatzen zion dena. Bere ama jadanik berataz oso kezkatuta zegoen, klasera joan nahi ez zuelako eta negarrez igarotzen zituelako egunak. Maria bakarrik sentitzen zen nahiz eta lagun batzuk bere alde egon. Eta haien esker jarraitu egin zuen bere bizitzarekin.
Maria pertsona ahula zen eta ez zen ausartzen inori ezer esaten. Horregatik bere lagunak berataz aprobetxatu egin ziren.
Agian Mariaren kasua ez da oso grabea izango baina zergatik agoantatu behar zuen egunero-egunero jendearen burlak eta mesprezuak berak ez bazuen ezer egin? Mariak 10 urte zituen bakarrik eta hain gaztea izanik bere bizitzako momenturik gogorrenetarikoak igaro zituen. Eta Mariari gertatu zitzaiona 16 urterekin gertatu izan balitzaio? Agian desberdina izango litzateke eta askoz grabeago. 16 urterekin indar askoz gehiago dutelako eta intentzio txarragoak ere.
Bulling-a ekiditzea oso zaila da, beti egongo delako norbait lider bezalakoa izango dena eta besteak txarto ez geratzearren jarraitu egiten diotenak. Baina guztiok gure partetik jartzen badugu eta lider horiek bere lekuan jartzen baditugu segur aski mundua aldatu ahal izango dugula.
Mariak, ez zuen ezer egin. Urteak igaro egin ziren eta min guzti hori egin zioten pertsonak orain bere lagun minak dira. Jendea aldatu egiten da, baina horretarako guztiok jarri behar dugu gure partetik.