martes, mayo 20, 2008





Orain dela aste batzuk hasi ginela proiektu honekin eta oso interesgarria iruditzen zaigu: ariketa asko egin ditugu biolentziari buruzkoak, errespetuari buruzkoak, indarkeriari buruzkoak ... Fitxen bidez eta eztabaiden bidez egin ditugu.


Hauen bidez, gure arteko errespetua bermatzen saiatu gara ez bakarrik klasekide eta irakasleekin, klasetik kanpo ere.


Gehien gustatu zaigun ariketa eztabaida izan zen: honetan irakasleak esaldi batzuk esaten zituen eta guk, ados edo kontra geunden esan behar genuen, ondoren zergatia azaltzen genuen. Giza eskubideen alfonbra ere interesgarria iruditu zitzaigun, argazki eta enuntziatuen bidez nolako egoeran dauden hemendik kanpoko beste lurraldeetan jakin genuelako edo gure inguruko gizarteak jasaten duen egoera.


Beste heziketa zentroetan egitea gomendatzen dugu, honekin guztiok ikasi dugula pentsatzen dugulako. Hala ere fitxen bidez egin ordez, ariketa praktikoen bidez egitea dela egokiena uste dugu.

1 comentario:

gotzon dijo...

Bai, ados nago, fitxa gehiegi, erreflexio gehiegi...gauzak sentitu eta bizi behar direla diozue. Nola? gure artean lanean gaude hori lortzeko. Mila esker parte hartzeagatik eta zeuen lan besteei eskaintzeagatik1