sábado, mayo 24, 2008

ni mezuak

Egia da zuek diozuena... horrelako mezuak irrealak direla, ez ditugula errealitatean erabiltzen, beste era batetan jokatzen dugula... BAINA, ZER GERTATUKO LITZATEKE BENETAN ERABILIKO BAGENITU?, GURE ERREALITATEA ALDATUKO LITZATEKE?

Nahiz eta badakidan zaila dela horrela mintzatzea, oso zaila... merezi du? zertarako gorrotoa? zertarako "bolak" kanpora bota?

Aste honetan izan den ETAko buruen atxiloketako irudiak telebistan ikusi nituenean lotsa sentitu nuen... IMAGINA EZAZUE: ZER GERTATUKO LITZATEKE POZOIEZ BETETAKO HITZ HURAK GARRAZIKA BOTA BEHARREAN, NI MEZU BATEZ MINTZATU IZAN BALIRA?

Musu bat nire ikasle guztiei. Amaia

2 comentarios:

gotzon dijo...

Bai, niri ere zaila egiten zait. Argudio falta daukadanean, batez ere, kanpoan, hortxe, zugan jartzen dut errua ez konfidantza, zuri leporatzen dizut, zuk pentsatzen duzuna asmatzen dut. Eta ni, garaile, horixe da niretzat "ni mezuak" ez erabiltzeko kalterik nagusiena nire kasuan: menpekotasuna, inposizioa...Denbora beharko dut positiboki eta erasotu gabe hitz egiteko eta sentimenduak adierazteko. Bitartean, egia da ere, ez dudala isildu nahi, baina euskararekin gertatu zitzaidan bezalaxe, momenturen batetan autozuzenketa egiten da nagusi eta esan, esanda dago...eta txarto edo modu ez oso zuzenean bota duzula konturatu orduko berandu, baina jabetu zara eta segituan zuzentzen duzu: autoerregulazioa.

gotzon dijo...

Amaia, mila esker!