jueves, marzo 29, 2007

LOKARRI: Bake eta normalizazio prozesuaren Behatokiak bere lehen txostena aurkeztuko du.


2007-03-28 2007ko martxoaren 28ko Lokarriren prentsaurrekoa
ETAren atentatuaz geroztik, ez dago bake-prozesua garatzeko baldintzarik, baina bai alde bateko prozesuetarako, alde bakoitzak bere posizioak zehaztu eta hurrengo faseari ekin ahal izateko. Lehentasunak: indarkeria amaitzea eta behin betiko bakea erdiesteko hausnarketak egitea.

Aurkezpena

Lokarrik hala eskatuta, Bake eta Normalizazio Prozesuaren Behatoki Soziala izeneko batzordea eratu du joera askotako zenbait jende ezagunek. Behatokiaren eginkizuna da bake-prozesuaren egoeraz eta bilakaeraz txostena egitea, hiru hilean behin, baita iradokizunak eta gomendioak ematea ere.
Gaur Behatokiaren lehen txostena aurkeztuko dugu, 2007ko neguari dagokiona eta ondorengo pertsonek egina: Igor Ahedo, Pedro Luís Arias, Garbiñe Biurrun, Alfonso Dubois, Andrés Krakenberger, Paul Ríos eta Ramón Zallok.
Behatokiak prestatutako txostenak bake eta normalizazio prozesua deskribatzen du bost adierazle kontuan hartuta: 1) Indarkeria, biktimak, giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak, 2) bake-prozesua, 3) hitzarmen bidezko normalizazio-prozesua, 4) herritarren partaidetza eta herri-kontsulta, eta 5) bakea eraikitzeko ekimen sozialak

No hay comentarios: