martes, marzo 27, 2007

EL DERECHO A LA MEMORIA


Hemendik hartua:
http://www.unescoeh.org/base/berriak.php?hizk=eu&id_atala=1&id_azpiatala=1&zer=orokorrean&nor=189

Azkenaldian, hala gure herrialdean nola nazioartean, gero eta interes handiagoa dago biktimei egindako kaltea konpontzearekin lotuta dauden gaiei buruz, bai eta memoriaren garrantziarekin lotutakoei buruz ere, memoriak oso zeregin garrantzitsua baitu egia agerian gera dadin, justizia egin dadin, eta, horrela, benetako adiskidetzea lortzeko oinarriak jar daitezen. Memoria kategoria etiko-filosofikoa, politikoa eta juridikoa bihurtu da, eta horrek behar moral bihurtu du oroitzapena; antidoto bihurtu du, giza eskubiderik oinarrizkoenak urratu zaizkien biktimen aurkako basakeriarako antidoto, eta biktima horiek ez ahazteko antidoto.
Liburu honek diziplina anitzen ikuspuntuak hartuta heldu nahi izan dio, oro har, gai korapilatsu horri: biktimei egindako kaltea konpontzearen eta memoria historikoaren gaiari, hain zuzen. Lehen kapituluan, kaltea konpontzeko eskubidearen nazioarteko egoera aztertzen da; hain zuzen ere, azken urteotan izugarri aurreratu da gai horretan, Nazio Batuaren lanari esker. Bigarren kapituluan, diziplina anitzen ikuspegitik aztertzen da memoriaren gai konplexua; besteak beste, filosofiaren, etikaren, gizarte-psikologiaren literaturaren eta zinemaren talaiatik begiratuta. Hirugarren kapituluan, berriz, baztertutako memoriei uzten zaie hitz egiten: besteak beste, emakumeak, herri indigenak, gutxiengo nazionalak eta homosexualak ekarri nahi izan dira, politikoki zuzenak izan ez diren memoriak berreskuratzeko prozesu honetara. Laugarren kapituluan, egungo eztabaida bati heltzen zaio: Espainiako memoria historikoaren gaiari. Azkenik, kalteak ordaintzeko eta memoria berreskuratzeko prozesu guztietan protagonista direnei egiten zaie lekua: gizarte zibilari, eta, bereziki, biktimei.

En los últimos tiempos estamos asistiendo, tanto en nuestro país como en la esfera internacional, a un interés creciente por las cuestiones relacionadas con el derecho a la reparación y el papel que puede jugar la memoria como elemento necesario para que florezca la verdad, se haga justicia y, así, se pongan las bases para una auténtica reconciliación. La memoria se ha convertido en una categoría ético-filosófica, política y jurídica, convirtiendo el recuerdo en un auténtico deber moral, en un antídoto contra la barbarie y el olvido en que han caído muchas veces las víctimas de las violaciones de los derechos humanos más básicos.
El libro pretende una aproximación interdisciplinar y global al complejo fenómeno de la reparación y la memoria histórica. En su 1er capítulo se realiza un análisis del derecho a la reparación en el ámbito internacional, que ha registrado una espectacular evolución en los últimos tiempos de la mano de las Naciones Unidas. El segundo capítulo aborda una mirada interdisciplinar al complejo fenómeno de la memoria, con atalayas tan diversas como la filosofía, la ética, la psicología social, la literatura o el cine. En el 3er capítulo se cede la voz a las memorias excluidas: las mujeres, los pueblos indígenas, las minorías nacionales o los homosexuales son algunos de los grupos a los que se ha querido convocar a este proceso de recuperación furtiva de memorias políticamente incorrectas. En el cuarto capítulo se aborda el actual debate en torno a la memoria histórica en España y, finalmente, se otorga un lugar preferente a la auténtica protagonista en todo proceso de reparaciones y de recuperación de la memoria: la sociedad civil y, en particular, las víctimas.

No hay comentarios: