jueves, junio 14, 2007

ARGITALPEN BERRIA : “ABC: GIZA ESKUBIDEEN IRAKASKUNTZA” (Unesco etxea)


UNESCO Etxeak ABC: giza eskubideen irakaskuntza gida didaktikoa argitaratu du bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelaniaz, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzarekin elkarlanean. Giza eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioak argitaratutako gidaren moldaketa da. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako eskoletako ikasleek giza eskubideak ezagutu eta erabil ditzaten, hezitzaileentzako aholku praktikoak agertzen dira gidan. Hainbat jarduera ere proposatzen ditu, zenbait irakasgaitan lantzeko, bai eta eranskin hauek ere: oinarrizko hiztegia, giza eskubideekin lotuta nazioartean egindako hitzarmen nagusiei buruzko informazioa, eta giza eskubideak defendatzen lan egiten duten nazioarteko eta estatuko erakundeen katalogoa.


No hay comentarios: