martes, junio 10, 2008
*],,maiiaLen nd paula,,[* GeuRe testiiGantzak
...
mendebaldeko bi ikasle gara eta esango dugu zer iruditu zaigun egindako ekintzak. Lehenengoa katua eta saguarena, ondo pasatu genuen lurrean etzanda egon ginelako eta ez da oso normala hori klasean egitea eta horretaz aparte bestearen lekuan jarri ginen. Bigarrena, kasetarekin testigantzak entzun genituenean, ondo baina gehiago transmititu ziguten antzerkiarekin.Gure ustez hoberena antzerkia izan zen gure iritziak eman genituelako eta beste pertsona batzuen zoritxarrak ezagutu genituelako, eta honekin gaizki pasatzen zutela konturatu ginen.besterik gabe ondo jarraitu.
ANTZERKIA
lunes, junio 09, 2008
ALABArekin batera, FAMILIA eta HERRITARRAK GALDU NITUEN
Gau osoa bere bila aritu ginen aita, polizia, Alaitzen lagunak eta ni. Ez gaua bakarrik, eta hurrengo egun osoan zehar ere;baina, ez genuen bera aurkitu, ez genituen ezta aztarnarik ere ez ikusi eta ez genuen ezta gorpurik antzeman. Momentu horretan pentsamenduan nuen bakarra honako esaldi hau zen: “ Agur maitea ezin izan duzu bizi beharreko guztia bizi;baina, beharbada orain, 17 urte hauek baino hobeto pasatuko duzu. MAITE ZAITUGU. ”
Guk ez genekien gertatutakoa; baina, ni banekiena hilik zegoela zen. Alaitz ondo ezagutzen nuen eta oso pertsona obedientea zen. Edozertarako dei egingo zukeen eta nik ez nuen horrelakorik jaso gau hartan.
Bi hilabete geroago, gorpua aurkitu zuten, ondoko baserritarren lurretan lurperaturik zegoen.
Nor izan da kapaz 17 urteko neska bat hiltzeko? Zer da burutik pasa al zaizuna horrelako krimen bat eratzeko?
Hori ez zen guztia, ez genuen jakin nork hil zuen, ezta nola hil zuten baina, niri burutik pasatzen zitzaidana honako hau zen: Norbait hil baduzu zergatik ez aurpegia eman eta errudun aurkeztu? Non dago neskatxa honen familia guztia? Eta herritarrak?
Nik ez dut inolako arrangurarik inorengan, nire alaba zelako eta ni bizi behar dudalako bere hilketa, desagerketa eta norbaiten falta. Ez ni bakarrik, baizik eta alabaren aita eta lagunak ere. Beste pertsona guztiek ez zuten ezer egin, ez dut ezkatzen zerbait egitea;baina, gutxienez dei bat esanez, “nola zabiltzate? Sentitzen dut. Edozertarako hemen nauzue” Ez genuen ezta dei bat ere ez jaso ezta familiakoen aldetik ezta herritarren aldetik ere ez. Kaletik, erosketak egiterakoan… askok aurpegia makurtzen zuten ezer ez esateko eta beste askok agurra egin ezer gertatu ez balitz bezala. Baina, ni alba barik nengoen.
Niri berdin zait laguntzarik ez edukitzea ni bakarrik, nire senarrarekin eta lagunen laguntzaz ondo asimilatu ahal izan dudalako; baina, ez zaidana gustatu, aurten egin dutena da. Hil zenean, inor ez zen axolatu, bost urtetan zehar inori ez zaio ezer importa; baina aurten zer? Aurten pentsa egin dugu eta omenaldi bat egin dugu ezta? Ba ni ez nuen horrelakorik behar, nik nahiko ondo sentitzen naizelako eta benetako laguntza behar nuen momentuan horietako inork nire ondoan egon ez zelako.
Alaba galdu eta berarekin familia eta herrikoekin kontaktuak galdu ditut. Ez ni haiei gorrotoa diedalako; baizik eta, haiek nigana ez direlako ezta hurbiltzen ere.
BAKE URRATSAK
http://www.flickr.com/photos/victorgil84/2471180734/http://www.flickr.com/photos/victorgil84/
BAKE URRATSAK
Gu DBH 4.mailako B-ko ikasleak “bake urratsak” programa lantzen egon gara gure eskolako azken 3 hilabete honetan. Bi bloke desberdin landu ditugu metodo berezien bidez, giza eskubideak eta biktimen esperientziak. Orain arte, ikusi, ikasi eta sentitu duguna zuengana iristea da gure helburua. Gizarte era berritu bat oinarritzat hartuta, mundu hobeago bat lortzeko, bertan, askatasuna, berdintasuna eta bizitza gure ipar izanik.
Giza eskubideak:
Giza eskubideen esparruan, giza eskubideen “alfombra”-rekin egin dugu lan, bertan, giza eskubide garrantzitsuenak, hau da, lehen mailakoak (askatasuna, berdintasuna eta bizitza) argazki edo irudi desberdinekin identifikatu eta sailkatu behar genituen. Alfombra honen helburua giza eskubideen “etxea” osatzea zen, bakearen hazia. Argazki edo irdui hauek, beren lekuetan kokatu ondoren, etxearen oinarria egina genuen. Baina, amaitzeko etxearen teilatua osatu behar izan genuen, giza eskubideen inguruko testuak giza eskubide bakoitzarekin lotuaz.
“Teniseko partida” bat ere jokatu dugu, baina oraingoan gure pilota, giza eskubideen buruzko iritzi desberdinak ziren. Irakasleak, esaldi bat irakurtzean, sare ikustezinaren alde batean edo bestean jarri behar ginen gure iritziaren arabera. Horrez gain, gure iritzia argumentatuaz sarearen beste aldekoak konbentzitzen saiatu behar ginen, eta iritzia aldatzearekin batera gure posizioa aldatzen genuen.
Ariketa hauei esker, giza eskubideak identifikatzen eta errespetatzen ikasi dugu eta hauengandik borrokatuz, biolentziara inoiz jo gabe, etorkizun justu, baketsu eta zoriontsua lortzea da gure utopia.
Biktimen esperientziak:
Biktimen esperientzien esparruan, bi biktimen testigantzak entzuteko aukera izan dugu. Horietako bat, talde terrorista batek erahildakoaren anaiak azaldu zigun era poetiko batean, bertan hil zuten pertsonaren azkenengo bizipenak, emozioak... gurekin elkarbanatu ditu. Bigarren biktima estatuak sortutako talde terrorista batek hil zuen, eta familian bizitakoa, bere arreba gazteena kontatzen digu.
Bi testigantza hauen bidez, gure bihotzak bigundu egin dira, lehenengo aldia baitzen horrelako gai garrantzitsuen aurrean hausnarketa sakon bat egiten genuena, oso gutxi izan baikara pribilegio honekin batera gizartearentzako tabu diren gaiak lantzeko aukera izan dugunak. Ez da, entzumen soil bat izan, asko landu dugu empatia, hau da, besteen azalean jartzeko gaitasuna. Enpatiari esker, pertsonagoak izaten lagundu digu. Biktimak alde batekoak zein bestekoak izanda ere, danak biktimak direla eta hauek gu guztion laguntza behar dute, esperientzia gogor horri aurre egiteko. Honen alde, lana egiten ari den pertsona bat, Arantxa Lasa da (bigarren biktima). Honen testigantzan zerbait bereiziki inpaktantea aurkitu dugu. Bere bizitzan zehar jasandako tortura eta zoritxar guztien gainean zapalduz, aurrera jarraitzeko inadarra hartu du eta istorio honek guztiak elkartasuna, bizi eta lantzera eraman du beste familiekin elkartzera. Eta bere ametsa elkartasun honekin lore eder, distiratsu bat egitean denen artean, non lore handi horretatik kanpora aterako den esperantza, poza, bizitzeko gogoa... Eta horrek eman dio indarra aurrera egiteko.
ESPERIENTZIA PAREGABEA IZAN DA!!!
ESKERRIK ASKO!!!
4. mailako ikasleak
domingo, junio 08, 2008
Bakerako urratsekin ikasitakoa
Guztiok pixkatxo bat gehiago arduratuko bagina lagunen arazoetaz, arazo gutiago egongo zirela pentsatzen dut. Baina hau, nire iritiz soilik da, besterik ez.
Agur lagunok, ondo pasa! Urbi institutua, Mikel Aingeru 4º-B
jueves, junio 05, 2008
LAGUN BATEN ISTORIOA
Hasieran, nire laguna oso triste ibiltzen zen eta ez zuen ia hitzik esaten; ez zuen lorik egiten eta azterketak penkatzen hasi zen. Askotan galdetzen nion ea zer gertatzen zitzaion baina ez zidan inoiz erantzuten, egun batean lehertu egin zuen arte. Dena kontatu zidanean, nire laguntza eskaini nion eta berarekin negoen momentu guztietan alaitzen ahalegintzen nintzen.
Azkenean, amak, nire lagunak eta ahizpak salaketa jartzea erabaki zuten eta aitak hori egin nahi zutela jakin zuenean, barkamena eskatu zien baina ez ziotenez barkatu, etxetik joan zen denboraldi batean. Gutxi gorabehera hiru hilabete pasa eta gero, berriro etxera bueltatu egin zen eta hortik aurrera oso ondo konpontzen dira.
Aita kaletik ikusten dudan bakoitzean, dardara bat sentitzen dut guztia gogoratzean baina orain nire laguna pozik bizi da eta ni berataz pozten naiz.
ENPATIA ONA ALA TXARRA???
Zure lagun bat txarto sentitzen denean,kontatzen dizunean nola sentitzen den eta bere pentsaera badakizunean ondo legoke bere lepoan jartzea, hobeto ulertzeko eta konponbidea bilatu ahal izateko.gainera,ez dauka bakarrik zure lagunari konponbidea bilatzen, berak ikusterakoan saiatzen zarela, berarekin zadela...hobeto sentituko da.
Beste kasu batean,ez zaizu merezi, ado hala uste dut.Hori sentitzen dut, zeren ez zaizu merezi, min gehiago sentituko duzulako.
Zure familiako batek indarkeria psikologokoa egiten dizunean urteetan zehar, eta gainera ez zuri bakarrik, zure albokoei era.Konponbidea daukazunean,nola pertsona horri ez zaionez guztatzen egiten du zerbait, batzuetan gauza batzuk beste batzuetan beste batzuk,eta gertaera hori mina izugarria sentiarasten dizu.
Zeratrako balio zaizu pertsona horren arrazoiak jakitea?ulertzeko zergatia?Baina, agian min gehiago sentiarazten zaitu.Zure buruak galderak ditu eta erantzunak nahi ditu , baina nire ustez, batzuetan hobeto da ez ulertzea eta galderak eukitzea, zeren eta erantzunak izan arren mina handiagotu da eta geroago galdera gehiago sortuko dira.
Arrazoi horiengatik esaten dut enpatia ondo dagoela kasu batzuetan bakarrik.Baina, pentsatzen baduzuazaldutako kasuak ez dira berdin, lehengo kasuan mindutako lagun batekin duzu enpatia baina bigarrenean,berriz,mina egiten duenarekin enpatiaz hitz egiten dut.
Ez da berdina mina zuri egitea ado zuk mina beste bati egitea.
Indarkeria psokologikoaren adibidea jarri dut baina beste adibide asko jarri daitezke.Adib: bortzaketa,Arrazismoa, enprsetako bulling-a ...
Hau izan da guztia
MXX GUZTIOI
BAKERAKO URRATSAK
Bakerako urratsak "proiektua"bukatu dugu dagoeneko, eta zer ikasi dugu honekin?
Nik gutxienez gauza pilo ikasi ditut, esate baterako, besteen arazoak hobeto ulertzen eta terrorismoari buruz zenbait gauzatxo.
Besteen arazoak ondo ulertzeko bere lekuan ipini behar gara eta horri enpatia deritzogu. Enpatia erabiltzea oso garrantzitsua dela uste dut, eta batzuetan, lagun bat txarto baldin badago eta oso elkartuta baldin bazaudete bera bezala sentitzea lor dezakezu eta hori elkarri laguntzeko balio izango du. Horregtik eta beste gauza askogatik enpatia landu ditugun gauzetatik garrantzitsuenetarioa iruditu zait, nahiz eta jendeak nik uste dudan moduan ezin daitekeela norbaitengan mentalki hain hurbil egon pentsatzen duen...
Besterik gabe. Agur
Eider del Molino
A.P.T/ GURE HERRI MAITEAREN ARAZOAK
benetako bakerako urratsak emango ditugu euskal herrian marko demokratiko bat daukagunean, herrian eta herritarrengatik eraikita. Baina hori bai salbuespen egoera albo batean utzita zeren ohituak gaude euskal herriaren parte bat mutuak uztea eta haien hitza ez entzutea. Ere bai kontuan izan behar dugu herriak zer nahi duen, adibidez autodeterminazioa. Eskubide bat da eta guri nazio moduan kendu digute. Inposatutako proiektuei buruz ere hitz egingo dut. Pil pilean daukagu super sur eta A.H.T-ren obrak. Inpaktu bisual izugarriak izango ditu hainbat lekuetan, gure mendi maiteak akabatuko ditu, diru pila bat gastatuko da ( hainbat talde politiko diotenez ez, baina hori guztia iruzurrak dira), zubi erraldoiak egingo dira, informazio falta daukagu eta gainera jarraitzen dute esaten ona izango dela gure sozietatearentzako. Nik jende horretako bakarrik daukat hitz bat esateko haiei buruz: INPOSATZAILEAK!!!!!!!!
Bueno horrela jarraitu dezaket hainbat orri bete arte gure herriaren arazoei buruz, zoritxarrez.
Gora euskal herria askatuta!!!!!
Gora ezker abertzalea!!!!!
martes, junio 03, 2008
Zer egin gauza hauek ekiditzeko?
Bulling-a arazo oso larri bat da nahiz eta jende asko ez den konturatzen. Guk gure alboan ikusten dugu mota askotako mesprezuak,irainak, kolpeak, baina batzuetan ez diogu benetako garrantzia ematen.
Nik kasu bat ezagutu nuen, neskatoa Maria deitzen zen. Mariak 10 urte edo edukiko zituen. Agian batzuentzat ez zaie oso gogorra irudituko kontatuko dudana baina berak oso txarto pasatu zuen.
Bere betiko lagunak baztertzen zuten. Koadrila guztietan beti dago lider moduko bat ez da? Ba oraingoan berdina gertatzen zen. Mariak ez zuen ezer egiten eta bere lagunak ez zituen mintzen ez jotzen …baina berak ez zekien zergatik bere lagunek bizitza ezinezkoa egiten zioten.
Egun batean patioan borobil bat egin zuten bere inguruan eta kantatzen hasi ziren, mesprezuko hitzekin eta errespetu gabeko esaldiekin. Pasilloetatik bultzatu egiten zuten, oina jarri eta bere atzetik berataz hitz egiten zuten. Beste batzuetan eskutitzak bidaltzen zizkioten mehatxatzen, bere familiari buruzko gauza txarrak jarriz…Gainera jende asko jarri zen haien alde eta Maria bakarrik geratzen joan zen.
Maria egunero etxera joaten zen negarrez eta bere amari kontatzen zion dena. Bere ama jadanik berataz oso kezkatuta zegoen, klasera joan nahi ez zuelako eta negarrez igarotzen zituelako egunak. Maria bakarrik sentitzen zen nahiz eta lagun batzuk bere alde egon. Eta haien esker jarraitu egin zuen bere bizitzarekin.
Maria pertsona ahula zen eta ez zen ausartzen inori ezer esaten. Horregatik bere lagunak berataz aprobetxatu egin ziren.
Agian Mariaren kasua ez da oso grabea izango baina zergatik agoantatu behar zuen egunero-egunero jendearen burlak eta mesprezuak berak ez bazuen ezer egin? Mariak 10 urte zituen bakarrik eta hain gaztea izanik bere bizitzako momenturik gogorrenetarikoak igaro zituen. Eta Mariari gertatu zitzaiona 16 urterekin gertatu izan balitzaio? Agian desberdina izango litzateke eta askoz grabeago. 16 urterekin indar askoz gehiago dutelako eta intentzio txarragoak ere.
Bulling-a ekiditzea oso zaila da, beti egongo delako norbait lider bezalakoa izango dena eta besteak txarto ez geratzearren jarraitu egiten diotenak. Baina guztiok gure partetik jartzen badugu eta lider horiek bere lekuan jartzen baditugu segur aski mundua aldatu ahal izango dugula.
Mariak, ez zuen ezer egin. Urteak igaro egin ziren eta min guzti hori egin zioten pertsonak orain bere lagun minak dira. Jendea aldatu egiten da, baina horretarako guztiok jarri behar dugu gure partetik.
miércoles, mayo 28, 2008
Nire gauzak
Kanpaina hau ideiak asko aldatu digutela pentsatzen dut,ere gure iritsiak eman ditugu eta gure klasekoek nola pentsatzen duten jakinarazi digute.
Debate batean sartzen ginenean uste nuen baino askoz hobeto egin genuen nire iritziz eta jendea entzuten ere ikasi dugu.
Esan nahi dudana da telebistan ikusitako gauzak gizakiak egiten duena oso txarto iruditzen zait,baita ere lotsa sentitzen dut, nola egin dezake gizaki batek beste bateri hori? gainera normalean biktima ez du merezi eta beti hiltzen dituzte gutxien merezi dutenak hau gertatzen denean pena izugarri ematen dit gainera familiaren lekuan ipintzen bazara konturatzen zara ze nolako min daukaten barruan eta asko sufritzen ari direla eta gehien izorratzen didana hau ekiditea oso zaila dela egunero gauza hauek gertatzen direlako.
Oso gustura egon naiz nire lagunekin kanpaina hau egiten batzutan aspertzen ginen baina beste askotan barre asko botatzen genituen guztiok batera.
Ba hau da esan nahi nuen guztia.
Muxu pila bat guztioi.
Primeran pasatu eta bizitza bi egun direla gogoratuko dizuet eta edozein egunean zerbait gertatu al zaizula orduan egunero primeran pasatu.
Izaskun Calvo
Urbi institutua
D.B.H.4.A
sábado, mayo 24, 2008
ni mezuak
Nahiz eta badakidan zaila dela horrela mintzatzea, oso zaila... merezi du? zertarako gorrotoa? zertarako "bolak" kanpora bota?
Aste honetan izan den ETAko buruen atxiloketako irudiak telebistan ikusi nituenean lotsa sentitu nuen... IMAGINA EZAZUE: ZER GERTATUKO LITZATEKE POZOIEZ BETETAKO HITZ HURAK GARRAZIKA BOTA BEHARREAN, NI MEZU BATEZ MINTZATU IZAN BALIRA?
Musu bat nire ikasle guztiei. Amaia
viernes, mayo 23, 2008
TENISEKO PARTIDA
Elkarbizitzako joku honetan ideia bat proposatzen genuen eta alde edo kontra geunden ikusteko, gelaren alde batean edo bestean jartzen ginen. Gehienetan denok ados jartzen ginen gure erabakiaren zergatiak azalduz, baina batzutan ez ginen denok ados jartzen eta hirugarren munduko pertsonak marginatzen genituen
Hala ere, denon iritziak ez genituen errespetatzen
Proiektu honetan gauza asko ikusi egin ditugu. Nahiz eta komunikazioa hobetzen saiatu, debatea egiterakoan borroka batean bukatu ginen.
hitzak erabili behar direla ikasi egun dugu, betidanik, baina proiektu honekin beste gauza bat ikasi dugu. Hitzak, hitzak dira, bakarrik hori, benetazko intentzio batekin ez dira ezer, eta gaur egun ia inork ez dauka horrelako "benteko intentziorik".
gainera, hitzez egindako borroka bat kolpez egindako borroka bat baino min handiagoa egin dezake.
miércoles, mayo 21, 2008
kaixo guztioi!!!!!
Hemen gure lana izan zen giza eskubideen alfonbra. Ariketa honetan egin behar zena fitxak bere tokian ordenatua jartzea zen, eta hiru ataletan jarri behar ziren: bizitza, askatasuna eta berdintasuna ziren. Gero horri buruz hitzegiten aritu ginen eta lana egiten ari ginen bitartean oso ondo pasatu genuen. Horrekin asko ikasi egin genuen.Beste aldi batean tenis partida jokatu genuen eta oso gustura egon ginen.
KAIXO LAGUNOK!!!
Gu 4dc-ko bi neska gara.tailer honetan gauza asko egin ditugu eta asko ikasi dugu. Hasteko karpeta pertsonala egin genuen eta han gure iritzi guztiak gorde ditugu.Gero tenis partida egin genuen eta hori gehien gustatu zitzaiguna izan zen,iritzi desberdinak zeudelako eta horrela bakoitzak pentsatzen duena esan ahal zuen.Azkenik giza eskubideen alfonbra egin genuen eta oso interesgarria izan zen.Espero dugu zuek ere tailer hau egiteko aukera izatea."PERTSONA GUZTIAK BERDINAK GARA ETA LIBRE BIZITZEKO AUKERA IZAN BEHAR DUGU"
Agur bero bat guztioi!!!
KAIXO MUTIKOS ETA NESKAK
Giza eskubideen alfombra
GURE ARTEKO DIFERENTZIAK ERRESPETATU
kaixo 4dc-ko mutil bat naiz, egun hauetan gauza asko egin ditugu, tennis jokoa adibidez. Han jendearen diferentziak ikusi genituen, eta bakoitzak bere iritzia ematen zuen.
Argazkian berriz, bakoitzak dugun eskubideei buruz hitz egin genuen joko batekin.
Oso ondo pasa genuen eta asko ikasi genuen!!!!!!!!!!!!